LIFE URBASOk 4 babes eremu proposatzen ditu giza kontsumorako erabiltzen diren ur-hartuneetako ur gordinaren kantitatea eta kalitatea bermatzeko. Babes eremuen izenak eta definizioak ondorengoak dira:
LIFE URBASOk proposatutako babes eremuak 2 arrotan ezarri dira. Bata Karrakola arroan, Bakioko MUP46 herri basoan eta bestea, Mape arroan, Sukarrietako MUP65 herri basoan. Udalerri biek 15 urterako hitzarmena sinatu dute NEIKERi lursailen kudeaketa lagapena emateko.
Ibar baso eta Babes bereziko gune bezala definitzen diren eremu horietan proposatzen den kudeaketa helburua KONTSERBAZIOA da, zaindu beharreko lehentasunezko zerbitzu ekosistemikoa edateko uraren ekoizpena baita.
Ibar-baso guneetan egin den eraldaketa: edozein dela jatorrizko estaldura, errekako buferra Alnus glutinosa eta Fraxinus excelsior baso alubial bihurtuko da, hidromorfologia eta uraren tenperatura erregulatzeko. Horretarako 20 cm baino diametro handiagodun zuhaitzak eraztundu egin dira. Zuhaitz baten eraztunketa da azal-banda baten erabateko erauzketan (kanpo-ehun babesleak eta floema dituena) eta kanbiumaren erauzketan datza. Lodiera edo hazkunde sekundario tipikoa duen zuhaitz baten floemaren eroapen-sorta guztiak eta hura birsortzen duen kanbiuma mozten dituenez, eraztunketak beronen gainetik dauden moduluen heriotza sortzen du, eta zuhaitza bera hilko da eraztun-azpitik berriro ernatu ezin bada. Teknika horrek dibertsitate estrukturala sortuko du, eta zuhaitzekin lotutako mikrohabitaten dibertsitatea bultzatuko du. Zuhaitz txikienak (<20 cm diametro) moztu, zatitu eta lur gainean utzi dira, egur hila sortuz. Behin hori eginda ibar.basoko tipikoak diren espezieen landareak landatu dira.
Babes bereziko guneetan egin den eraldaketa: ibar-basoko guneetako teknika berak erabili dira baina jomuga basoa baso mixto atlantikoa izango da. Beraz, landatutako espezieak, Tilia platyphillos (15%), Prunus avium (10%), Quercus robur (25%), Sorbus torminalis (10%), Sorbus aucuparia (15%), Populus tremula (10%) eta Betula pubescens (15%). izan dira.
LIFE URBASOk eraldaketa hauen kostuen análisis bat egingo du proiektuaren bukaerarako.

Eskuinean, Mape arroa ikus daiteke bere babes eremuekin eta ezkerrean, Karrakola arroa. Izar gorria giza kontsumora bideratutako hartunea da.
