Proiektuaren Funtsezko Adierazleak (Key Project Level Indicators – KPIak) biltzea eta aztertzea

LIFE URBASO proiektuaren esparruan, ekintza hau Proiektuaren Funtsezko Adierazleen (Key Project Level Indicators – KPIs) bilketa eta analisian oinarritzen da. Adierazle horiek implementazio (B2 ekintza), ur-edangarriaren kantitatean eta kalitatean duen eraginaren (B3 ekintza) eta ur-gordinaren potabilizazioaren kostuan duen eraginaren (C1.1 ekintza) inguruko ekintzetan lortutako datuetatik eratorritakoak dira. Indikatzaile hauek ingurumenaz gain, alderdi ekonomiko eta sozialak ere barne hartzen dituzte. 

Horrela, hainbat ur-masen gainean dagoen presioaren jaitsiera neurtuko da. Horretarako kontutan hartuko da monokultiboen plantazioetatik zenbat hektarea bihurtuko diren hostozabaleko baso misto (modu jarraian estalita mantenduko direnak). Honek lurzoruaren materia organikoan eragina izango du eta bertako biodibertsitatea handitzea, edo lurzoruaren higadura jaistea ere espero da. Aldaketa horiek dira, hain zuzen ere, kuantifikatu nahi direnak. 

Guzti honek, ur edangarriaren kalitateari eragingo dio. Honen jarraipena ondorengo indikatzaileen bidez egingo da: esekidurazko sedimentuen eta karbono organiko totalaren jarraipena egingo da, bi hauetan %10eko jaitsiera lortzea espero delarik. Honekin batera, ekosistemen zerbitzuekin lotutako hobekuntzaren jarraipena ere egingo da, bai ekosistemen zerbitzuen joerak aztertuz (ur kantitatea eta kalitatearen modelizazioaren bitartez), baita hauen egoera ebaluatuz ere (behe emarien azterketaren bidez). 

Hau guztia kontuan izanik, LIFE URBASO proiektuan egingo diren ekintzek zuzenean 17.000 biztanleri eragingo diotela aurreikusten da eta aurrerago, metodologia zabaltzearen ondorioz 34.000 pertsonatara irits daitekeela.  

Proiektuan zehar hainbat erakunde publikorekin elkarlanean ere arituko gara eta administrazioko zein basogintzako profesionaletara, lur-jabeengana eta Urdaibai inguruko ikasleengana iristeko mota desberdinetako jardunaldiak eta ekintzak egingo dira. Guzti hau ere proiektuaren indikatzaileetako bat izango da, bertaratutako zein parte hartuko duten pertsona kopurua zenbatuz.   

Proiektuaren iraupen osoan, aipatutako KPI bakoitzean eta beste batzuetan lortutako balioen aldizkako berrikuspenak egiten ari gara, proiektuaren amaierarako ezarritako helburuekin alderatuz. Desbideratze esanguratsuak hautemanez gero, zuzentzeko neurriak aplikatuko dira proposatutako helburuak betetzen direla bermatzeko. 

Gainera, adierazleak LIFE KPI Webtool plataforman integratu dira. Prozesu horrek jarraipen egituratua ahalbidetzen du eta LIFE URBASOn ezarritako ekintzen inpaktua ebaluatzea errazten du.