Zerbitzu ekosistemikoengatiko ordainketa esparru potentziala ezartzeko helburua kontutan hartuz, gizarteak gero eta gehiago eskatzen dituen irtenbideen eta ezagutza zientifikoaren arteko elkarrizketa

LIFE URBASOren hasierako proposamena pentsamendu kolektiboko metodologiak erabiliz parte-hartze prozesu bat ezartzea izan zen. Prozesu horren helburua zerbitzu ekosistemikoen balio-aniztasuna ebaluatzea zen. Hala ere, proiektua hasi ondoren, URBASOko taldeak ikusi zuen gizartean polarizazio handia zegoela, bai aktoreen eta baita beraien jarreren artean, eta jarrera horiek nolabaiteko mesfidantza eta gogaidura erakusten zutela zientzialarien eginkizunarekiko. 

Testuinguru horrek bideraezin bihurtzen ditu gogoeta kolektiboko metodologia parte-hartzaileak. Are gehiago, testuinguru honek etorkizunean Zerbitzu ekosistemikoengatiko Ordainketa (ZEO) Programa bat diseinatzeko eta ezartzeko beharrezkoak liratekeen negoziazioak oztopatzen ditu. Halaber, ikuspegi alternatiboen aukerei eta erronkei buruz irtenbide posibleei buruzko gogoeta konpartitua eragozten du. 

Ondorioz, pentsamendu kolektiboan oinarritutako metodologia aplikatu ordez, sakoneko elkarrizketa indibidualak egin dira. Ikerketa lan honen bidez, baimen informatuak jaso egin direlarik, pertsonek askatasunez hitz egin ahal izan dute. 

Metodologia honen bidez, LIFE URBASOk gizartearen ikuspegiak Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barruan ulertu eta kokatu nahi izan du, bai eta gizartearen balio anitzak eta harekiko loturak ulertu ere. Horrez gain, lurraldean gaur egun dauden erronka sozio-ekologikoei irtenbideak zeintzuk izan daitezekeen ulertzeko saiakera da honako ikerketa lana. 

Aurretik egindako mapeatze-lanaren ondoren, 30 elkarrizketa sakon egin zaizkie lurraldean jarduera nagusia Biosfera Erreserbarekin lotuta duten pertsonei. Era berean, hemeroteka berrikusi dugu, batez ere Euskal Herriko prentsa idatzian zentratuta, Biosferaren Erreserba deklaratu zen garaian, eta Erreserbaren Legea onartu zenean. Halaber arreta jarri da gatazkei buruzko pertzepzioetan eta duela 40 urte azaleratutako diskurtsoetan; horietako batzuk desagertu egin badira ere, beste batzuk gaur egun mantentzen direlarik. 

Erabitako iturriei (elkarrizketak) balioa emateko eta ondare historiko hori gal ez dadin, proiektuaren amaieran, Urdaibaiko Biosfera Erreserbari buruzko ahotsen bilduma bat sortuko da Euskal Herriko Memoriaren Artxiboan (ahozko eta ikus-entzunezko testigantzak bildu, kontserbatu eta zabaltzeko zentroa). 

Idean usar papel para controlar el rebrote del eucalipto en lugar de herbicida o plástico. EFE/Luis Tejido