Zerbitzu ekosistemikoengatiko ordainketa-eredu bat garatzea
LIFE URBASOK zerbitzu ekosistemikoengatiko ordainketa-eredu bat (ZEO) proposatzen du. Eredu horren helburua da, bereziki, baso-masen zerbitzu hidrologikoen hornidura (uraren kalitatea eta kantitatea) ekonomikoki sustatzea, beti ere sinergiak sortuz biodibertsitateari, eta lurzoruaren eta baso-biomasaren karbono-bahiketari dagokienez.
ZEOaren eredua baldintzazkotasun-printzipioan oinarritzen da: Baso-lurren jabeei zerbitzu ekosistemikoak hornitzeagatiko ordainketak egitea, baldin eta horiek naturatik hurbilago dagoen basogintza-eredu bat egiten badute, giza kontsumorako azaleko ur-bilketen inguruan lehentasuna emanik. Lurzorua babesteko eta kontserbatzeko lortzeko diseinatuta dago ZEO eredua, eta, hala, ur-fluxuaren eta uraren kalitatearen erregulazioan positiboki eragiteko balioko luke. Gainera, ZEO ereduaren diseinuaren oinarria zerbitzu-hornitzaile diren lursailen kontzentrazio espaziala bultzatzea da, beti ere lehentasunezko lokalizazio-eremuen inguruan. Hori dela eta, ZEO ereduak aglutinatzaile rola du, zeinek ordainketa sisteman parte hartzen duten jabeekin mugakide diren jabetzak dituzten jabeei ordainsari gehigarri bat esleitzean oinarritzen den.
Literatura zientifikoaren arabera, tokiko ZEO sistema bat, epe luzera eraginkorra eta iraunkorra izaneko, gizarte-eragileen parte-hartze aktiboan eta bidezkoa den gobernantza-sistema baten inguruan eraiki behar da. Horretarako, LIFE URBASOk hasieratik erabakiak hartzeko prozesu ireki eta inklusiboa ahalbidetzea planteatzen du, arro hidrografikoen kudeaketa integrala lortzeko ZEO pizgarri-ereduaren beharrezko legitimizazio sozial eta instituzionala ahalbidetuz.
Zentzu horretan, LIFE URBASOk Irizpide Anitzeko Ebaluazio Soziala (EMCS, ingelesez) txertatzen du bere diseinu metodologikoan. Erabakiak hartzeko prozesu horretan laguntzeko tresna transdiziplinarra eta dimentsio anitzekoa da. Lehenik eta behin, balizko pizgarri ekonomikoen multzo alternatibo baten optimotasun teknikoaren maila ebaluatu behar da, dimentsio-aniztunezko irizpide-multzo baten bidez. Bigarrenik, EMCSk parte hartzen duten eragileen iritziak eta interesak integratzeko aukera ematen du.
Azkenik, ZEO eredua ekonomikoki errentagarria izateko beharra kontutan hartuz, naturatik hurbil dagoen basogintza eredua baliatuz giza kontsumorako uraren tratamendu-prozesuan sortuko liratekeen aurrezkiak lortuko lirateke.

