Biodibertsitatearen jarraipena LIFE URBASOko arroetan 

LIFE URBASOk, naturatik hurbileko basogintza eredua ebaluatzen dihardu gainazaleko ur-edangarriak eta biodibertsitatea babesteko, eta klima erresilientzia eta bioekonomia hobetzeko asmotan. Aplikatutako kudeaketa-prozedura, etengabeko estalduran eta basoen hazkunde eta berritze-prozesu naturalekiko errespetuan oinarritzen da. Baso naturalen berezko osagaiak, egiturak eta prozesuak sustatuko ditu, eta, horrela, zuhaitz-espezieen eta -egituren aniztasuna, zuhaitz-tamainetan eta garapen-etapetan bariazioa eta habitat-sorta bat hobetuko ditu, zuhaitz-habitatak eta hildako egurra barne. 

Testuinguru honetan, NEIKERek 24 ikerketa gune ezarri ditu (18 metro erradiodunak), 12 ikerketa gune konifero basotan eta 12 eukaliptadietan. Gune bakoitzeko zuhaitz guztien lokalizazioa, altuera eta diametroa bular parean neurtu dira. Horrez gain, ikerketa gune bakoitzean 4 azpi partzela ezarri dira (2x2m) landare baskular eta ez baskularren estaldurak zenbatuz eta azpi-partzela hauetan, lurzoru laginak ere jaso dira lurzoruko karbono gordailuak ezagutu asmoz. Azkenik ikerketa gune bakoitzean Wildlife Acoustics Song Meter grabagailuak jarri dira erdiko zuhaitz batean, lurretik 1,5 metro inguruko altueran txorien dibertsitatea bioakustikaren bidez monitorizatzeko. Monitorizazio akustikoaren abantaila nagusia da gailuak in situ utz daitezkeela eta aldizka (bereizmen handiarekin) denbora-tarte luzez ikuskatzeko programatu daitezkeela. LIFE URBASOk hegazti habiagileen presentzia monitorizatzen duenez, udaberrian egiten dira grabaketak. 

Hasierako emaitzen arabera, konifero-lursailek, batez beste, 35 zuhaitz dituzte, eta eukaliptoek, berriz, 74 oin. Indize bioakustikoek erakusten dutenez, hegaztien aberastasuna konifero-sailena baino askoz ere txikiagoa da eukalipto sailetan. Monitorizazioa eta datu-analisia proiektuaren amaierarako egingo dira.